image description

Euromilioiak: Txingudiko Loteria Administrazioan tokatu da sari potoloa

Asmatzaile bakarrarentzako 25.800.000 euroko saria utzi zuen Euromilioiak zozketak pasa den 2017ko urtarrilaren 31n.

Txartela Txingudiko Merkataritza Guneko 7. Loteria Administrazioan baliozkotu zen, eta zozketako bost zenbakiak eta bi izar asmatu zituen. Euromilioiak jokoaren historian lehen aldia da Gipuzkoan lehen mailako saria tokatzen dela.