image description

Zatoz gure 20. Urtemuga ospatzera

20 urte bete ditugunez, sarietan 20.000€ banatuz ospatuko dugu. Txingudiko Erruleta erabiliko dugu horretarako, eta Seat Mii by Mango autoa nahiz erosketa-baleetan 3.000€ zozketatzeaz gain, beste hainbat sari ere banatuko ditugu. Parte hartzeko, erosketa bat egin ezazu txingudi merkataritza guneko edozein saltokitan zatoz stand-era zure erosketa-txartelarekin eta… Zorte on!

“TXINGUDIKO ERRULETA”

PROMOZIOAREN OINARRIAK
2017ko azaroaren 24tik abenduaren 11ra

1. TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK antolatutako “TXINGUDIKO ERRULETA” promozioa 2017ko azaroaren 24tik abenduaren 11ra arte luzatuko da.

Oinarrien laburpena:

Promozioaren baitan 4 zozketa egingo dira:

  1. 1 ZOZKETA, SEAT Mii By Mango autoa.
  2. 1 ZOZKETA, GUZTIRA 1.500€ EROSKETA-BALEETAN, 20€-ko 75 bale izendunetan banatuta.
  3. 1 ZOZKETA, GUZTIRA 1.000€ EROSKETA-BALEETAN, 20€-ko 50 bale izendunetan banatuta.
  4. 1 ZOZKETA, GUZTIRA 500€ EROSKETA-BALEETAN, 20€-ko 25 bale izendunetan banatuta.

ETA 8.000€ BAINO GEHIAGO ZUZENEKO SARIETAN.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA PROMOZIOAREN DINAMIKA

  • Parte-hartzaileek 18 urte edo gehiagoko pertsona fisikoak izan behar dute.
  • Parte hartzeko erabiliko duten erosketa-tiketaren laguntzaz behar bezala izena eman beharko dute parte-hartzaileek, formularioan derrigorrezkotzat jotzen diren eremu guztiak egiazko datuekin betez.
  • Parte-hartzailearen datuak zuzenak izan behar dute, eta parte-hartzaileari berari dagozkionak. Ez dira ontzat emango hirugarrengoen datuak, okerrekoak nahiz osatugabeak dituzten parte-hartzeak.
  • Datu faltsuak, okerrekoak edo osatugabeak eman dituen erabiltzailearen parte-hartzea ez da ontzat emango. Horiek ziurtatzeko, eta baita saria jasotzeko ere, erabiltzaileak NAN edo pasaportea erakutsi beharko du.
  • TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK eskubidea izango du, aurrez jakinarazi behar izan gabe, zozketaren fede onaren okerreko edo legez kanpoko erabilera egiten dituztenak kanpoan uzteko.
  • TXINGUDI MERKATARITZA GUNEAK eskubidea izango du Oinarri hauek edozein unean moldatzeko, baita Promozioaren antolaketa edota kudeaketa aldatzeko ere. Hori gertatuz gero, behar bezala jakinaraziko da zozketaren webgunean. Webgunean ageri den promozio honetako pribatutasun-politikarekin bat etorriz, parte-hartzaileak edozein momentuan eskubidea izango du bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta uko egitea eskatzeko, posta elektroniko honetara idatzita: pctadmin@centrocomercialtxingudi.com

 

2. Promozioan parte hartu ahal izateko, bezeroak (18 urte edo gehiago) Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan erosketa bat egin beharko du.

Erruletara hurbiltzean, bezeroak erosketa-tiketa erakutsi beharko dio bertako laguntzaileari, erruletan jokatzeko. Laguntzaileak erosketa-tiketari zigilua jarriko dio.

Tiketan ageri den zenbatekoaren arabera, laguntzaileak hainbat txanda eskainiko dizkio.

  • 50€ arteko erosketa_____________ 1 txanda
  • 50€ eta 100€ arteko erosketa______ 2 txanda
  • 100€ baino gehiagoko erosketa_____ 3 txanda


Erruletaren ordutegia 10:30-13:30 eta 17:00-21:00 izango da astelehenetik larunbatera, jai-egunetan salbu.

Hau izango da ERRULETAREN FUNTZIONAMENDURAKO mekanika:

ERRULETAK 12 gune izango ditu, 5 saritan banatuta:

A)2 GUNE: PARTE HARTU SEAT Mii by Mango AUTOAREN ZOZKETAN

B)3 GUNE: PARTE HARTU GUZTIRA 1.500€ EROSKETA-BALEEN ZOZKETAN, 20€-ko 75 bale izendunetan banatuta.

C)3 GUNE: PARTE HARTU GUZTIRA 1.000€ EROSKETA-BALEEN ZOZKETAN, 20 €-ko 50 bale izendunetan banatuta.

D)3 GUNE: PARTE HARTU GUZTIRA 500€ EROSKETA-BALEEN ZOZKETAN, 20 €-ko 25 bale izendunetan banatuta.

E)1 GUNE: ZUZENEKO SARIA

 

A)   PARTE HARTU SEAT Mii by MANGO AUTOAREN ZOZKETAN

“SORTEO COCHE” edo “KOTXE ZOZKETA” gunea egokitu zaien bezeroek zozketan parte hartzeko txartela bete beharko dute euren datu pertsonalekin, eta dagokion kutxatxoan sartu.

 

B), C), D) PARTE HARTU “EROSKETA-BALEEN” ZOZKETAN

1.500€, 1.000€ eta 500€-ko erosketa-baleen zozketarako guneetako bat egokitu zaien bezeroek zozketan parte hartzeko txartela bete beharko dute euren datu pertsonalekin, eta dagokion kutxatxoan sartu.

Ez dira baliogarritzat joko nahita edo nahi gabe okerreko kutxan sartu diren txartelak.

Abenduaren 12an egingo da, eguerdiko 12:00etan, Seat Mii by Mango AUTOAREN eta 1.500€, 1.000€ eta 500€-ko EROSKETA-BALEEN zozketa, Txingudi Merkataritza Guneko 2. sarreran kokatuta egongo den promozioaren stand-ean ausaz aukeratutako bezeroaren laguntzarekin. Atera diren saridunen batek promozioko eskakizun guztiak ez betetzea gerta daitekeenez, edo zozketa egin denetik 48 ordu iragandakoan saridunarekin telefonoz kontaktatzerik ez izatea gerta daitekeenez, zozketan beste 3 izen aterako dira erreserbarako, eta zozketan ateratako ordena errespetatuko da.

AUTOA egokitu zaion saridunak kotxearen titulartasunaren transmisioaren kargu egin beharko duenez, Trafiko Zuzendaritza Nagusian nahiz aholkularitza, aseguru eta zergei dagozkien gastuak beregain hartuko ditu. Edozein arrazoi medio saridunak aipatu gastuak bere gain hartu nahi ez izatekotan, Txingudi Merkataritza Guneak saridun horri saria ukatu eta ordezko beste bati egokitu ahal izango dio.

Saridunak inolaz ere ez du eskubiderik izango egokitu zaion sariaren ordez diru xehea eskatzeko.

Saria pertsonala eta besterenezina denez, saridunak NAN aurkeztu beharko du identifikatzeko.

EROSKETA-BALEAK egokitu zaizkien saridunek Txingudi Merkataritza Gunearen gerentziako bulegoetan jaso beharko dituzte 2017ko abenduaren 13tik 22ra bitarte, 10:00-13:30 eta 16:00-18:30 ordutegian. Sariak pertsonalak eta besterenezinak direnez, saridunek NAN aurkeztu beharko dute saria jaso ahal izateko.

Bale izendunak erabiliz, irabazleak Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan egindako erosketak ordaindu ahal izango ditu 2018ko urtarrilaren 20ra arte.

  • Saridunek inolaz ere ez dute eskubiderik izango egokitu zaien sariaren ordez diru xehea eskatzeko.
  • Egindako erosketa 20€-ren multiploak baino txikiagoak direnean, ez da diru xeherik itzuliko.
  • Sariak pertsonalak eta besterenezinak direnez, erosketa egiten duten bakoitzean NAN aurkeztu beharko dute saridunek bonua erabiltzeko.

 

E) “ZUZENEKO SARIA”:

“Zuzeneko saria” gunea egokitu zaion bezeroak zenbakidun txartel bat atera beharko du horretarako atondutako kutxatik. Ateratako zenbakiaren arabera, bezeroak stand-eko panelean kontsultatu ahal izango du egokitu zaion saria. Zuzeneko sari horiek 2017ko azaroaren 24tik abenduaren 22ra arte jaso ahal izango dira gerentziako bulegoetan,10:00-13:30 eta 16:00-18:30 ordutegian, larunbat, igande eta jai-egunetan salbu.

“Zuzeneko sariak” agortuko balira, bezeroak 500€-ko erosketa-baleen zozketan parte hartuko luke.

3. Txingudi Merkataritza Guneak ez du bere gain hartuko promozioarekin banatuko diren sarietan egon daitezkeen akatsak. Kasu horietan, saria eman duen saltokira jo beharko da erreklamazioa jarri nahi izanez gero.

4. Zozketaren emaitza eta promozioaren aurrekanpaina prentsa bidez jakinaraziko da, eta baita www.parquecomercialtxingudi.com webgunean eta sare sozialetan ere.

5. “TIXNGUDIKO ERRULETA” promozioaren oinarriak edozeinek eskuratu ahal izango ditu, eta kontsultagai izango dira promozioaren stand-ean nahiz www.parquecomercialtxingudi.com webgunean.

6. Promozio honetan parte hartzearekin, OINARRI hauek oso-osorik ontzat ematen dira, eta, gainera, Txingudi Merkataritza Guneari baimena ematen zaio parte-hartzaileen izena eta irudia promozioari buruzko publizitate-komunikazioetan erabiltzeko. Halaber, saridunen izenak edozein komunikabidetan argitaratzeko baimena ere ematen zaio.