image description

1.000€ banatuko ditugu erosketa-baleetan promozioaren oinarriak

Promozioa 2018ko urtarrilaren 8tik 31ra arte izango da indarrean. Promozioaren baitan zozketatuko den sariak honakoa barne hartuko du: Erosketa-baleetan 200€-ko 5 sari 5 irabazle ezberdinentzat

Promozioak irauten duen bitartean Txingudi Merkataritza Guneko edozein saltokitan erosketa bat egin duten bezero guztiek (18 urtez gorakoek) hartu ahal izango dute parte promozioan.

Horretarako, txingudimerkatalgunea.com webgunean sortuko den berariazko gunean izena eman beharko dute formularioan eskatutako datuak betez, eta erosketa-tiketari buruzko informazioa emanez. Aipatu erosketa-tiket hori aurkeztea beharrezkoa izango da saria jasotzeko, 5 sarietako bat egokituz gero.

Tiket bakoitzarekin izena behin bakarrik eman ahal izango da, eta pertsona bakoitzak sari bat baino ez du jaso ahal izango.

2018ko otsailaren 1ean egingo da sarien zozketa, eguerdiko 12:00etan, Txingudi Merkataritza Guneko gerentziaren bulegoan. Jarraian, gehienez hurrengo 5 egunetan, saridunei deituko zaie.

Erosketa-baleak jaso ahal izateko, saridunek Merkataritza Guneko gerentziaren bulegora jo beharko dute otsailaren 5etik 28ra, eta webgunean egindako erregistroko datuak egiaztatu beharko dituzte erosketa-tiketa eta NAN erakutsiz.

Sariak ez dira inolaz ere diru xeheagatik aldatuko.

Promozio honetan parte hartzearekin oinarriak oso-osorik ontzat ematen dira, eta Txingudi Merkataritza Guneari parte-hartzaileen izen-abizenak eta irudia erabiltzeko baimena ematen zaio, promozioari buruzko publizitate-komunikazioetan erabil ahal izan ditzan. Gainera, irabazleen izen-abizenak edozein komunikabidetan argitaratzeko baimena ere ematen zaio.

Erosketa-baleetan bertan adieraziko da berauen iraunaldia.