image description

Txingudik 500€ erosketa-baleetan zozkatuko ditu Beherapenekin

5 sari zozkatuko dira eta saridun bakoitzak 100€ lortuko ditu

Txingudi Merkataritza Parkeak 500 €zozketatuko ditu gaurtik aurrera (abenduak 23) Instagramen jarraitzaileen artean. Guztira, 100 €-ko 5 sari emango dira erosketa-baleetan. Parte hartu nahi duzu? Jarraitu Instagrameko Txingudi Merkataritza Parkeari, eta ikusi nola sar zaitezkeen zozketan.

INSTAGRAMEKO TXINGUDI MERKATARITZA-PARKEARI JARRAITU

 

 

SUSTAPENAREN OINARRIAK

TXINGUDI MERKATARITZA PARKEAK antolatutako “Irabazi 500 €Txingudiko erosketa-baleetan” sustapena 2022 /12/23tik 2023/02/03ra egingo da.

 

1.- Sustapen honetan 100 €-ko 5 sari zozkatuko dira Txingudi Merkataritza Parkeko erosketa-baleetan.

 

2.- Parte hartu nahi duten pertsonek (18 urtetik gorakoak) honako urrats hauek egin beharko dituzte:

- Eman “Like” sustapena argitaratzean, eta iruzkindu.

 

- Txingudiko Gabonetako online katalogoaren orrian sartu, eta “500 € erosketa-baleetan” ikurra bilatu online katalogoaren barruan.

 

OSO GARRANTZITSUA DA “500 €-KO EROSKETA-BALEETAN” IKURRA AURKITZEA, GORDETZEA EDO GOGORATZEA, SARIA LORTZEKO.

 

Irabazlea nor den jakiteko zozketa 2023/02/03an egingo da, 10:00etan. Irabazleek lehiaketaren baldintzaren bat betetzen ez badute, ondorengo zozketak egingo dira sari guztiak bete arte.

 

Zozketaren emaitza zozketaren egunean bertan jakinaraziko da Txingudi Merkataritza Parkearen webgunean.

 

Erosketa-baleek bi hilabeteko balioa izango dute zozketa-egunetik aurrera (2023/03/03), eta Txingudi Merkataritza Parkeko edozein dendatan balioko dute. Baleak ezin dira eskudirutan trukatu.

 

PROMOZIO HONETAN PARTE HARTZEAK ESAN NAHI DU PROMOZIOAREN OINARRI GUZTIAK ONARTZEN DIRELA, TXINGUDIK PARTE HARTZAILEEN IZENA ETA IRUDIA ERABILTZEA BAIMENTZEN DELA, BALDIN ETA TXINGUDIK ESKATZEN BADU, PROMOZIOAREN INGURUKO KOMUNIKAZIO PUBLIZITARIOETARAKO, ETA BAITA ERE BAIMENA EMATEN DELA IRABAZLEEN IZENAK EDO IRUDIAK EDOZEIN KOMUNIKABIDETAN ARGITARATZEKO.

 

DATUEN BABESA

Tratamenduaren arduraduna:COM. PROP. PARQUE COMERCIAL TXINGUDI

Tratamenduaren xedea:

a) Gunearen promozio, lehiaketa eta ekitaldietan izena emandako parte hartzaileen kudeaketa.
b) Saria esleitu, jakinarazi eta ematea.
c) Gunearen eskaintzak, promozioak eta newsletterrak bidaltzea.

Tratamenduaren legitimazioa:interesdunaren baimena promozioan parte hartuz eta gunearen eskaintzak, promozioak eta newsletterrak bidaltzeko baimena eguneratuz.

Datuak kontserbatzea:interesdunak baja eskatu arte.

Datuak jakinaraztea:irabazlearen datuak edozein komunikabidetan argitaratu ahal izango dira.

Hirugarrenei ez zaie daturik jakinaraziko, lehen aipatutakoari izan ezik.

Interesdunaren eskubideak:
- Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.
- Datuetan sartu, zuzendu, garraiatu eta ezabatzeko eskubidea eta tratamendua mugatu edo aurka egitekoa.
- Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, irizten badio tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen legediarekin.

Eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

COM. PROP. PARQUE COMERCIAL TXINGUDI, BENTAK AUZOA, 80, 20.305 IRUN, edo posta elektronikoaren bidez, pctgerencia@centrocomercialtxingudi.com, zuzenbideko baliozko frogarekin batera, esaterako NANaren fotokopiarekin, gaian adieraziz "DATUEN BABESA".

Promozio honetan parte hartzeak esan nahi du bere oinarri guztiak onartzen direla.

Txingudi Merkataritza Guneak oinarri hauek aldatzeko eskubidea erreserbatzen du.

Enpresa antolatzailea:Txingudi Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoa, Bentak auzoa, 80 - 20305 Irun (Gipuzkoa) IFK H-20647392.