image description

Txingudiko Erruleta promozioaren oinarriak

TXINGUDI MERKATARITZA PARKEAk antolatutako “TXINGUDIKO ERRULETA” promozioa 2016ko azaroaren 30etik abenduaren 17ra egingo da.

Oinarrien laburpena:

Promozioak 3 zozketa izango ditu:
EROSKETA-BALEETAN BANATUTAKO 1.500€-KO ZOZKETA 1, 20€-ko 75 izendun-baleetan gauzatutakoa.
EROSKETA-BALEETAN BANATUTAKO 1.000€-KO ZOZKETA 1, 20€-ko 50 izendun-baleetan gauzatutakoa.
EROSKETA-BALEETAN BANATUTAKO 500€-KO ZOZKETA 1, 20€-ko 25 izendun-baleetan gauzatutakoa.
ETA 7.000€ BAINO GEHIAGO SARI ZUZENETAN.

2. Promozioan parte hartzeko, bezeroak (18 urte baino gehiagokoa) promozioan esleitutako Txingudi Merkataritza Parkeko edozein saltokitan erosketa bat egin beharko du promozioak irauten duen epean, 10 euro edo gehiagoko erosketa egin ondoren.

Behin erruletan, bezeroak erosketaren tiketa erakutsiko dio bertako laguntzaileari, dagokion jaurtialdia egin dezan. Laguntzaileak erosketaren tiketari zigilua jarriko dio.

Bezero bakoitzak bere esku dituen erosketa tiket bezainbeste aldiz “jaurti” dezake, 5 aldiz jarraian gehienez.

Erruletaren ordutegia da astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara, jai egunak izan ezik.

ERRULETAREN FUNTZIONAMENDUA honakoa da:

ERRULETAk 12 lauki ditu 4 sari ezberdinekin:
A) 3 LAUKI: EROSKETA-BALEETAN BANATUTAKO 1.500€-KO ZOZKETAN PARTE HARTU, 20€-ko 75 izendun-baleetan gauzatutakoa.
B) 4 LAUKI: EROSKETA-BALEETAN BANATUTAKO 1.000€-KO ZOZKETAN PARTE HARTU, 20€-ko 50 izendun-baleetan gauzatutakoa.
C) 4 LAUKI: EROSKETA-BALEETAN BANATUTAKO 500€-KO ZOZKETAN PARTE HARTU, 20€-ko 25 izendun-baleetan gauzatutakoa.
D) LAUKI BAT: SARI ZUZENA.

A), B), C) “EROSKETA-BALE”KO ZOZKETAN PARTE HARTU
1.500€, 1.000€ eta 500€-ko “erosketa-baleen zozketan parte hartu” laukietan egokitzen zaien bezeroek zozketan parte hartzeko txartel bat bete beharko dute beren datu pertsonalekin, eta ondoren, dagokion kutxan sartu.

1.500€, 1.000€ eta 500€-ko EROSKETA BALEen zozketa abenduaren 19an 12:00etan egingo da, ausaz aukeratutako merkataritza parkeko interesa gabeko bezero baten laguntzarekin, Txingudi Merkataritza Zentroko lehenengo sarreran kokatuta dagoen promozio honen erakustokian. Irabazleek promozioaren baldintzaren bat beteko ez luketen kasurako, edo zozketa egin eta 48 ordutara saridunek txartelean utzitako telefonoari erantzungo ez lioketen kasurako, zozketa momentuan 3 erreserba aterako dira, irteera ordena mantenduz.

EROSKETA-BALEen saridunek Txingudi Merkataritza Zentroko Gerentzia Bulegoetan jasoko dituzte 2016ko abenduaren 20tik 23ra, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:00etara. Sariak pertsonalak eta transferiezinak dira eta irabazleek beren NANa aurkeztu beharko dute jaso ahal izateko.

Izendun-baleekin Txingudi Merkataritza Parkeko edozein saltokitan egindako erosketak ordain ditzake irabazleak, 2016ko urtarrilaren 20ra arte.

  • Irabazleek ezin izango dute saria eskudiruz aldatu.
  • Erosketa 20 euroren multiploa baino gutxiago bada, ez da eskudirua itzuliko.
  • Sariak pertsonalak eta transferiezinak dira eta irabazleek beren NANa aurkeztu beharko dute balea erabiltzen duten bakoitzean.

D) “SARI ZUZENA”
“Sari zuzena” egokitzen zaion bezeroak horretarako prest dagoen kutxa batetik zenbaki bat duen tiketa aterako du. Ondoren erakustokiko panelean sariren bat tokatu zaion ziurtatuko du. Sari zuzen hauek 2016eko azaroaren 30tik aurrera jaso daitezke 2016ko abenduaren 23ra arte, Gerentziako bulegoetan 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:00etara larunbatak, igandeak eta jai egunak izan ezik. “Sari zuzena”k agortuko balira, bezeroak 500€-ko erosketa-baleen zozketan parte hartuko luke.

3. Promozioan eskuratutako sariek okerren bat badute, Txingudi Merkataritza Zentroa ez da arduratuko. Kasu horretan, saria eman duen saltokian erreklamazioa egin beharko litzateke.

4. Bai zozketaren emaitza, bai aurreko kanpaina, prentsaz gain www.parquecomercialtxingudi.com web orrialdean ere jakinaraziko da.

5. “TXINGUDIKO ERRULETA” promozioaren oinarriak eskura egongo dira Txingudi Merkataritza Zentroko Gerentzian edonork kontsulta egin dezan, baita promozioaren erakustokian eta www.parquecomercialtxingudi.com web orrialdean ere.

6. Promozio honetan parte hartzeak OINARRIAK bere osotasunean onartzea suposatzen du, eta Txingudi Merkataritza Zentroak parte hartzaileen izena eta irudia erabil ditzake, Txingudi Merkataritza Zentroak promozio honi dagokion publizitate-komunikazioetarako erabili nahi duen kasuetarako, baita edozein hedabidetan irabazleen izena plazaratu nahi duenetarako ere.